EUSKARALDIA 2022

Hitzez ekiteko garaia
Badator Euskaraldia!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

1.
Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen bitartean, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

Ariguneak izan daitezke entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak (sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak…).
Edo, arigunea izan daiteke baita ere entitatean herritarrekiko harreman-espazioa, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute (jendaurreko edo harrera postuak, supermerkatuetako kutxak, telefono bidezko arreten arduradunak, tabernariak, dendariak…).

Helburu nagusia entitate horien harremanetan euskararen erabilera handitzea da.
Ariguneak izan nahi baduzue, hemen duzue lotura:

2.
Zuen ohiko komunikazio bideetatik zabaltzeko aproposak diren 4 artxibo dituzue erantsita:
– Euskaraldiaren kartela, epea adierazteko
– Ahobizi eta Belarriprest bezala izena emateko QR-a
– Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratzeko laguntza, euskaraz
– Ahobizi, Belarriprest eta 3. bidea, gazteleraz

3.
Hemen duzue aurtengo kanta, astelehena gozatzeko!!